LAU T’ERDIA
Lau t’erdia
gaur egun jende askoren ahotan dabilen euskal pilotaren jokamolde bat da, joko
azkar eta entretenigarria baita. Hona hemen hau ulertzeko beharrezkoak diren
ezaugarriak:
Joko motari
dagokionez, ez-zuzena da, hau da, pilotariak pilota jo ondoren horma jo behar
du derrigorrez, ondoren beste pilotariak jo ahal izateko.
Duelu mota, berriz, buruz buru jokatzen den jokamoldea da lau
t’erdia, hau da, 1:1 egoeran jokatzen da.
Jokamolde hau jokatzeko erabiltzen den instalazio mota ezker paretako frontoi
laburra da. Frontoi
honek hiru zati nagusi ditu: kantxa, kontrakantxa eta jendearentzako eremua.
Kantxa osatzen duten zatiak honakoak
dira: zorua edo lurra; frontisa edo pilotariaren aurrean dagoen horma;
pilotariaren ezkerrean dagoen horma, edo ezker pareta; eta, azkenik,
pilotariaren atzean dagoen horma, edo errebotea.
Kantxa marra batzuek mugatzen dute. Ezker paretan
marraztutako koadroek (3,5 metroko luzera dutenak) sakea, falta eta pasa
mugatzen dute, eta, aldi berean, pilotariari baliagarri zaizkio kantxaren zein
tokitan dagoen jakiteko. Falta eta pasa frontisarekin paraleloak diren marra
batzuek mugatzen dituzte. Faltako marra eta pasako marra zoruan pintatuta nahiz
zinta itsaskor batekin markatuta egon daitezke. Marrak ezker paretatik
kontrakantxaraino joan behar du. Frontoi guztietan, 4. koadroan faltako marra
izango da, eta 7.ean, pasakoa, nahiz eta gero jokatzerako orduan, jokamoldearen
arabera, ez diren marra horiek kontuan hartzen. Lau t’erdiaren kasuan, hainbat
marra dira beharrezkoak: 3. koadroan bat egongo da, 4. eta 5. koadroen erdian
(lau t’erdian) beste bat, eta 5. koadroan beste bat.
Bestalde, frontisean
hiru txapa daude. Bat horizontala da; zorutik 10 m-ra dago frontisaren altuera
mugatuz, eta hortik gora jotzen duten pilotak ez dira ontzat hartzen. Bada
beste txapa horizontal bat ere; bigarren txapa hau eta lehen aipatu duguna
paraleloak dira, eta txapa honen goiko ertza zorutik metro batera dago. Txapa
horren goiko ertzetik behera jotzen duten pilotak ez dira ontzat hartzen.
Hirugarren txapa, berriz, goitik beherakoa edo bertikala da, eta frontisaren
zabalera mugatzen du,eta ezker paretatik 11 metrora dago kokatuta.
Handik eskuin aldera jotzen duten
pilota ere txartzat hartuko da. Hau da, azken finean, hiru txapa horiek eta
ezker paretak osatutako laukizuzenetik kanpo jotzen duten pilotak ez dira
ontzat hartzen, falta dira.
Horrez gain, ezkerreko paretan eta erreboteko goiko aldean zehar (zorutik 10 m-ra), beste txapa bat dago; txapa horrek goiko muga zehazten du.
Horrez gain, ezkerreko paretan eta erreboteko goiko aldean zehar (zorutik 10 m-ra), beste txapa bat dago; txapa horrek goiko muga zehazten du.
Erreboteko horman ere goitik
beherako txapa bat jarri behar da. Txapa horren zeregina errebotearen zabalera
(10 m)
mugatzea da. Txapa horrek eta kantxa mugatzen duen txapak bat egin behar dute
errebotearen beheko aldean. Azken txapa hau ez da beharrezkoa jokamolde
honetan.
Kantxa eta jendea banatzen dituen zerrendari kontrakantxa deritzo. Kontrakantxan, epaileak jartzen dira. Frontoi guztietako kontrakantxek 4,50 metro zabal izan behar dute gutxienez; halaber, tarte horretan ezin izango da inolako oztoporik izan. Kasu gehienetan, kantxa ez bezalako materialez egina egoten da.
Kantxa eta jendea banatzen dituen zerrendari kontrakantxa deritzo. Kontrakantxan, epaileak jartzen dira. Frontoi guztietako kontrakantxek 4,50 metro zabal izan behar dute gutxienez; halaber, tarte horretan ezin izango da inolako oztoporik izan. Kasu gehienetan, kantxa ez bezalako materialez egina egoten da.
Jokamolde honetan erabiltzen den materialari dagokionez, larruzko
pilotarekin jokatzen da; eskuzko beste jokamoldeetan erabili ohi diren pilota
baino motelagoak izaten dira, hau da, bote gutxiagokoak erabiltzen dira. Pilotariek ez dute erremintarik erabiltzen
pilotarekin erlazionatzeko orduan, pilota eskuz pilota jotzen dute, eta hartzea
edota irristatzea debekatuta dago.
Materialarekin lotuta, beharrezkoa da jakitea piloten gogortasunaren
eraginez, pilotariek eskuetan “tako” deritzen babesak erabiltzen dituztela,
pilota jotzerakoan minik ez hartzeko. Hona hemen aipatutako tako horiek nola
egiten diren azaltzen duen bideo bat:
.
Sakea eta
errestoarekin hasita, sakea 4. koadrotik atzera punpa edo botea eginez egin
behar da, kantxako nahi den eremutik. 3. koadroko marra gainditu behar du
pilotak frontisa jo ostean, baina ezin du 5. koadroko marra gainditu. Azken hau
gertatuz gero, pasa bezala hartuko da, eta sakatzaileak beste sake bat egiteko aukera izango du.Berriro ere 5.koadroko marra gainditzen badu faltatzat hartuko da eta tantoa bestearentzat izango da. Beraz,
sakeak 3. eta 5. koadroen artean egin behar du botea aurreko horma jo ondoren.
Lehenengo sakea egiteko zozketa bat egiten da; bi koloreko (gorria eta urdina)
txanpona airera bota, eta gora begira gelditzen den kolore bereko jokalariak
hartuko du lehenengo sakea. Hortik aurrera, tantoa lortzen duen pilotariak
aterako du hurrengo sakea, eta bestea errestoa egiten saiatuko da.
Aurretik aipatu bezala, kantxako
nahi den eremutik sakatu daitekeen arren, punpa kontrakantxaren ondoan egitea
da ohikoena, angeluaz baliatuta pilota ezker hormara gerturatu eta aurkariak
erantzuteko zailtasunak izan ditzan. Errestoa egin behar duena, berriz, ezker
hormaren ondoan, 6. koadro inguruan kokatu ohi da; hala ere, batzuetan, sakea
atera ondoren, errestoa egin behar duena korrika aurrera joaten da, sakeari
airez erantzuteko.
Tantoa irabazteko edota galtzeko moduak bat baino gehiago dira,eta garrantzitsua da jakitea biak modu estu batean lotuta daudela, izan ere norberaren akatsa zuzenean aurkariaren tantotzat hartuko da. Tantoa lortzeko moduak honako hauek dira:
·
Pilota jo eta frontisa jo ondoren (aipatutako 3
txapen artean) aurkariak pilota jo aurretik 2 punpa edo gehiago egiten baditu, betiere
lehenengo punpa kontrakantxako marratik ezkerrera eta lau t’erdiko marra
gainditu gabe egiten badu.
·
Aurkariaren sakeak ez badu 3. koadroko marra
gainditzen edota 5.eko marra bi aldiz jarraian gainditzen badu.
·
Aurkariak jotako pilotakada bat ez bada
frontisean 3 txapen artean sartzen eta/edo kontrakantxan edo lau t’erdiko
marraren atzetik egiten badu lehenengo botea.
Pilotak marraren gainean punpa
egitea gerta daiteke,eta marraren arabera eta marran jotzen duen unearen
arabera eragin desberdina izango du jokoan. Batetik, kontrakantxako marra jokoaren
edozein unetan txartzat hartuko da, hau da, pilota jo eta kontrakantxako
marraren gainean egiten badu botea, tantoa galduko du pilotakada hori jotako
pilotariak. Sakean,3. koadroko marran punpa egiten badu faltatzat hartuko da
eta baita 5.koadrokoa ere,betiere aurretik pasa egin badu sakatzaileak. Lau edota lau t’erdiko marran bote
egiteak ez du eraginik izango, eta jokoak jarraitu egingo du. Sakea ez den
beste pilotakada guztietan, aldiz, soilik lau t’erdiko marrak izango du
eragina, txarra izanik bertan botatutako pilota.
22 tantotara jokatzen da, hau da, bi
pilotarietako bat 22 tantotara iristean amaituko da partidua, eta iritsi den
pilotari horrek garaipena eskuratuko du. Beraz, ez dago denbora mugarik, partidua
ez da amaitzen bi pilotarietako bat 22ra iritsi arte.
Jokamolde honetan,
nahiz eta oso joko bizia egiten den, gehienbat botez jokatzen da. Hala ere,
zentzu honetan aipagarria da, gaur egun
jokatzeko bi joko estilo desberdin aurki ditzakegula: alde batetik, joko
estilo klasikoa dugu, eta, bestetik, azken urteotan pilotari gehienek
erabiltzen saiatzen diren estilo berria, askoz erasokorragoa dena. Joko
klasikoan ia erabat botez jokatzen da eta aurkaria frontisetik ahalik eta
urrunen mantentzen saiatzen da pilotaria. Azken urteotako joko estilo berri
honek, ordea, jokoaren abiadura bizitzea bilatzen du, ahalik eta gehien airez
jokatuz, aurkariari pilotara jartzeko denbora kentzearren.
Lau t’erdiko
marra gainditu ezin dela kontuan hartuta,
gehien erabiltzen den kolpea albotik botez jotakoa da, pilotari altuera
gehiegi ez emateko; izan ere, pilota azpitik joz gero edota albotik jota
altuera gehiegi emanez gero, oso erraza da lau t´erdiko marra gainditzea.
Baina, nahiz eta aurretik aipatutako kolpea den erabiliena, defentsa egoeratan
azpiko kolpea erabiltzen da, frontisaren altuera aprobetxatu eta pilotariak
kantxan ongi kokatzeko astia izateko.
Airezko kolpeei dagokienez, geroz eta
gehiago erabiltzen diren kolpeak dira, eta tantoan zehar aurkariari denbora
kentzeko eta tantoa bukatzerako orduan erabiltzen dira batez ere. Hemen sailkapen
txiki bat egin dezakegu, kolpeak zertarako erabiltzen diren kontuan hartuta:
aurkariari denbora kentzeko erabiltzen diren kolpeen artean, batez ere bolea
(airez goitik behera jotako kolpea) eta sotamanoa (airez azpitik emandako
kolpea) ditugu; tantoa bukatzeko gehien erabiltzen diren kolpeak, berriz, ezker
gantxoa (airez ezkerrez eta goitik behera egiten den kolpea, pilota
kontrakantxara bideratzeko) eta txikitzera botatako bolea dira.
Normalean, tanto hasieran botez luze jokatu ohi da
aurkaria frontisetik urrun mantentzeko asmoarekin. Hasierako kolpe horiekin
aurkariak aukerako pilotak uztea lortu nahi da, gero (airez edo botez) tantoa
bukatu ahal izateko. Horretarako gehien erabiltzen diren kolpeak, aurrez
aipatutakoez gain, bi paretak (lehenengo ezker hormara eta gero frontisera
bideratutako kolpea, pilota kontrakantxara bidaltzeko) eta dejadak dira.
Azkenik, jokamolde honetan sakearekin min handia egiten denez, asko erabiltzen den beste jokaldi bat sake
errematea da. Jokaldi horretan, pilotaria, sakea egin ondoren, frontisera
gerturatzen da, eta besteak errestoa egin bezain pronto tantoa bukatzen
saiatzen da.
BIBLIOGRAFIA: Joko Araudia-Pilota izeneko liburua erabili da.
Datuak jasotzeko iturriei dagokienez, bibliografian ikus dezakegu liburu bat erabili dutela. Elkarrizketarik ez zaigu agertzen.
ResponderEliminarAurkezpenaren argitasuna txukun dagoela deritzot. Hau da, ordenatua eta zehaztasunez idatzia da. Horrez gain, instalazioa azaldu dute era eskematiko baten bidez.
Irakaskuntza tresnei dagokienez, bideo desberdinak agertzen zaizkigu, bat eurek egin ez dutena. Hain zuzen, bideo hau esteka baten bidez agertzen zaigu.
Kolaborazioan egindako lana izan dela ziurtatu dezakegu, taldekide guztiak agertzen diren argazki baten bidez. Ala ere, beraiek egindako bideoan bi taldekide baino ez dira agertzen.
Jokamoldearen egitura zehaztuta dago. Joko mota, insntalazioa duelua etab. zelakoak diren deskribatzen dute. Puntu guztiak agertzen zaizkigu atal honetan.
Joko ekintzari dagokionez, bai hitzez bai bideoen bitartez azaltzen dute.
Konklusio moduan esango nuke lan ona iruditu zaidala, batez ere gauzak azaltzeko eta aurkezpenaren argitasun aldetik. Lana hobetzeko egingo nukeena, taldekide denak bideoan agertzea izango litzateke.
Kalifikazioa: 8,5
Irati Aritzeta
1. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabiltzeari dagokionez, elkarrizketarik ez dela egin ikusi daiteke. Bestalde, bibliografian liburu bakar bat aipatzen da (honek esan nahi du informazio nahiko zeneukatela jokamoldearen inguruan). Azkenik ikusi daiteke jokamolde hau praktikatzeko instalazioak bisitatu dituzuela, bideoetan ikusten den bezala.
ResponderEliminar2. Aurkezpenari dagokionez, Testua ordenatua dago, argi ulertzeko bezala eta galderari ongi erantzuten dio.
3. IKT-tresnen erabilera ugaria izan da, bai bideoak (audioarekin eta letrekin), bai argazkiak.
4. Kolaborazio lanean, argazki batean agertzen zarete taldekide guztiak, nahiz eta gero lanean zehar ez zareten gehiago agertzen (bideoetan…)
5. Jokamoldearen egituran puntu guztiak daude azalduta eta guztiak dira erraz ulertzeko bezalakoak, gainera bideoak daude hobeto ulertzeko.
6. Azkenik, Joko ekintzan ere ongi definitua dago, nahiz eta argazkirenbat faltan bota dudan pilotarien kokapenarekin.
Lana asko gustatu zait, ulertu erraza delako eta ez delako batere nekeza irakurtzen. Bestalde bideoak nola dauden eginda ere guztatu zait. Faltan bota ditudan bi gauza bakarrak, taldekide guztiak gehiago agertzea eta jokalarien sake-errestoko kokapenaren argazki edo eskema bat izan dira.
NOTA: 9
Lau t’erdiburuzko lanaren kalifikazioa:
ResponderEliminarDatuen erabilpena: Ikasleek haien lana garatzeko iturri ezberdinetara jo dutela ikusten da, liburu bat erabili dute,bibliografian adierazten duten bezala, bideoen eta argazkien erabilpena ikusten da, lana irakurtzea asko errazten duena .
Lanaren argitasuna: Oro har, ikasleek lana ordenatuta egin dute, paragrafoak modu zuzenean erabili dute, negritaren bidez hitz klabeak adierazten dituzte…
Bideo eta argazkien erabilpena: Ikasleek jokamoldea azaltzeko eta lana osatzeko bideo ugari erabiltzen dute, jokamoldea ulertarazten laguntzen duena, batez ere jokaldi motak argitzeko, eta joko tradizionala eta modernoa bereizteko.
Hala ere, ez dakit arazo baten bat izan duten, ezin baitut elkarrizketaren bideoa ikusi eta.
Kolaborazioa: Bideoan bi ikasle ageri dira bakarrik.
Jokamoldearen egitura:
-Joko mota, duelu mota, ongi azalduta daude.
-Instalazioak nola diren azaltzen da. Materiala ongi azaltzen da, horretarako, argazkiak ere erabiliz.Pilotarekiko erlazioa oso argi azaltzen dute, bideoetan.
-Sakea eta errestoa, galtzeko eta irabazteko moduak argi azaltzen dira.
-Puntuazioa nola den zehazten da.
Bukatzeko, nork sakatzen duen eta sake-errestatzaileen ohiko kokapena argi azaltzen da.
Baina, ohiko jokaldien eta jokamoldeko kolperik ezagunenak argi azaltzen dira azalpena.
Laburbilduz, gure ikasleek lan txukun eta argia egin dute,orain arte ikusi dudan garatuena eta irakur errazena, hala ere, bikaina lortzeko bideoan guztiak ageri eta elkarrizketaren bideoa ongi ikustea lortu beharko lukete. Azken hau, jarritako nota kaxkarragoa izatea ahalbidetu du.
Lanaren nota: 9
IENEGO Ortiz de murua
Datuak jasotzeko iturri ezberdinen erabilpenari dagokionez, esanguratsua da dena liburu bakar batetik lortu dutela, baina argi utzi beharra dago jokamolde hau Euskal Herriko ospetsuenetarikoa dela eta ziur asko ez dutela zailtasun handirik izan informazioa pilatzeko.
ResponderEliminarAurkezpenaren argitasunari dagokionez oso ona iruditzen zait, izan ere, zehaztasun handiz idatzia dago.
IKT tresnen erabilerak asko poztu nau, izan ere, talde hau da soilik euren bideoak jarri dituztenak, horretarako inoren laguntzaz baliatu gabe. Honek kolaborazio lan egokia izan dutela erakusten du.
Jokamoldearen egitura eta joko ekintza ongi deskribatu dituztenez Bolg honi 9`75eko nota ipiniko diot.
Jon Bonilla
Datuen erabilpena: bibliografian azaldu duten bezala, liburu bakarra erabili dute informazioa bilatzeko, eta harritsekoa da aurkitu duten informazio guztia, eta nire ustez oso baliagarria izan dena jokamolde hau hobeto ulertzeko.
ResponderEliminarAurkezpenaren argitasuna: oso erreza egin zait irakutzea, eta modu simpleeta zehatzean dago azalduta.
Bideo eta argazkien erabilpena: aurkezpen osoan hainbat bideo eta argazki rabitzendira konteptuak azatzeko,(frontoiaren neurriak, materiala, kolpeak...) eta ainea beraiek grbatutako bideoak dira, eta horrek adierazten du taldekoen artean kolaborazo handia egon dela bideoa prestatzeko.
Jokamoldearen egitura: ondo azalduta dago, et ez da falta inolako infomaorik, eta gainera hobeto ulertzen laguntzeko bideoak oso baliagarriak dira.
Joko ekintza: honi dagokionez dena ondo azaldu dute eta aurretik aipatutako bideoak o baliagarria izan diraberriz ere hobeto ulertzeko.
Konklusioa: ikusten da lan handia egin dutela, eta beharrezko denbora erabili dutela bai blogaren aurkezpena egiteko, eta baita ere bideoak montatzeko, eta horren talde lan ha egn dutela ikusten denez eta informazioa ondo azalduta dagoenez, nire ustez merezi duten kalifikazioa 8,5 bat da. Oso lan ona!!!
Jon Pinuaga
Oso blog ona iruditu zait hau. Alde batetik, oso ongi egituratuta dago eta denbora guztian ikusi dezakegu azalpen bakoitzari nola bideo batek segitzen dion. Honekin kalitatean asko irabazten du blog honek. Orokorrean hau aipatu ondoren, zehatzago aztertzera pasako naiz:
ResponderEliminarDatu bilketari dagokionez, ikusten da liburu batetik atera dutela araudiari eta joko ekintzari dagokion atala eta beraz esan daiteke ez direla haien ezagutzan bakarrik oinarritu.
Aurkezpena aztertzen badugu, dena oso garbi dago eta blog-aren antolatzeko erak ez du konfusiorako aukerarik eskaintzen. Alderdi honetan nik hobetuko nukeen detalle bat izango litzateke blog-aren atzeko erliebe argazkia. Honek bizitasuna emango lioke eta honekin erakargarritasunean irabaziko luke.
Hasieran aipatu dudan moduan oso garbi ikusten da IKT tresnak erabili dituztela bideo eta argazkien bidez. Tresna hauen erabilerarekin, eta jokamoldearen egitura eta joko ekintzaren azalpena asko argitzen du.
Amaitzeko, esan dezaket oso blog interesgarria dela iruditzen zait, non beraien kolaborazioa oso garbia den (bideo guztiak eta argazkietan beraiek ageri dira jokatzen edota grabaketa lanak egiten).
Nik blog honi 8’75 bat ipiniko nioke.
Julen Sagastibeltza Lasarte
4 t´erdiko finala gerturatzen ari denez, jokamolde honetako iruzkina egitea erabaki dut. Datuak jasotzeko, bibliografian ikusten den bezala, iturri bakarra erabili dute. Instalazioak bisitatu dituzte baina ez dute elkarrizketarik egin. Aurzkepenaren argitasuna oso ona dela esan dezakegu, izan ere,zehaztazunez idatzita dago baina aholku bezala grafika edo lagungarri izan daitekeen eskema bat sartuko nuke. IKT-trensen erabilera oso egokia da hainbat argazki eta bideo-montai erabili dituztelako. Kolaborazio lana argi ikusten da argazkietan eta bideoetan, gainera bloga kolaborazioan egin dutela ikusten da. Jokamoldearen egitura nahiko ondo zehaztu dute: joko mota, norgehiagoka mota, instalazioa, materiala, sakea, tantoa irabazi eta galtzeko moduak eta markagailua. Joko ekintzari dagokionez oso ondo deskribatu dutela esan genezake, izan ere, jokamoldeko kolperik ezagunenak eta jokaldirik ohikoenak zehaztasun handiz azaldu dituzte.
ResponderEliminarLaburbilduz, blog on baten aurrean gaude eta merezi duten nota, nire ustez, 9 bat da.
Jokamolde hau ebaluatzea aukeratu dut telebistan ugari azaltzen delako eta hobekiago ulertu nahi nuelako.
ResponderEliminarHasteko, informazioaren bilketa nondik hartu den antzematen da eta gainera bideoak grabatu dituzte esplikazioak hobeto ulertzeko. Testua ongi idatzita dago eta oso ulerkorra da, galderari erantzuten dio eta argi ikusten da lana taldeka egin dutela.
Estruktura aldetik, joko ez zuzena dela esplikatzen da, banaka jokatzen dela eta instalakuntzaren datuak oso ongi argitzen dituzte. Materiala esplikatzeko orduan oso aproposa iruditu zait takoen erabilera aipatzea eta horrez gain bideoa sartzea. Sake- errestoa nola egiten den ere ongi azaldu dute eta falta eta tantoak nola egiten diren oso argi ikusten da. Bestalde zenbat tantora jokatzen den ere aipatzen dute.
Jokoaren ekintza aztertzerako orduan, oso ongi azaltzen dute nola egiten den lehenbiziko sakea egiteko zozketa, eta baita nola kokatzen diren sake- errestorako orduan. Bestalde, pilota kolpatzeko modu ezberdinak daudela oso ongi azaldu dute bideon bitartez, eta baita jokaldiak ere. Oso lan ona iruditu zait orokorrean.
Kalifikazioa: 9
Lorea Larreategui
Blog-a oso ezaguna den euskal pilotako modalitate batez dihardu, hain zuzen ere, jokamolde hau praktikatzeagatik iruzkina egitea erabaki dudalarik.
ResponderEliminarLehenik, informazio iturriei dagokionez liburu bakarraz baliatzea normala da halako jokamolde ezagutu bati buruzko informazioa liburu bakar batetik lortze posiblea baita. Hala ere ziur nago jokamoldea ezagutzen duen norbaitengandik ere informazio lortuko zenutela, askotan ez baita ulertzen liburu batek dioena. Hala bada, hori jartzea gomendatuko nizueke.
Blogaren argitasunari dagokienez, oso txukun dagoela deritzot, gramatikaren eta antolaketaren egokitasunaz aparte argazki zein bideo ugariek argitzen baituztelako testuak zalantzan utz dezakeen edozer. Beraz, IKT tresnak erabiliak dira argi eta garbi.
Joko egiturari buruzko aztertuz ez dago ezer gehiago eskatzerik; izan ere puntu guztiak zehatz mehatz azaldu dituzte espazioa zein materiala nolakoa diren ulertzeko bi argazki eta takoei buruzko bideo bat ere eskainiz.
Azkenik, blog honen bereizgarria den joko ekintza azaltzen da. Izan ere, era paregabean adierazten da nola jokatzen den 4 terdian (orain eta lehenagoko jokatzeko erak ere azaltzen dira), kolpe mota guztiak aipatuz, tantoa bukatzeko zein lantzeko erak aipatuz... Gainera, bideoak oso onak direla iruditu zait, kolpe mota bakoitza, joko estilo bakoitza etab. modu argian eta tentuz azaltzen direlako. Agian faltan somatu dut sake mota ezberdinak aipatu ez izanak eta bideoetan bi taldekide soilik agertu izana.
Honen guztiaren ondorioz 9,5eko nota talde honentzat, ZORIONAK!
Hasteko, niri gehien gustatzen zaidan modalitatea da LAU T·ERDIA.
ResponderEliminarIzenburuari begiratuz esan dezakegu modalitate ezagun bat dela, horregatik liburu batean bakarrik oinarritu dira. Taldekideen jakintasunarekin eta liburutik ateratako informazioarekin garatu dute euren lana.
Testuari dagokionez ordenatuta, ondo azalduta eta garatuta agertzen dela esango nuke ideia guzti hauek bideo eta argazki baten bitartez azaltzen direlako.
Testuan ez da ondo azaltzen bakoitzak egindako lana, argazki batean laurok agertzen zarete, hori begiratuta pentsa dezaket taldekide gustiok parte hartu duzuela, nahiz eta bideoetan guztiok ez agertu.
Nire ustez jokamoldearen egitura ondo azalduta dago, argi ulertzen dira puntu guztiak eta berriro aipatzen dut bideoen bitartez galdera guztiak argitzen direla.
Bukatzeko esan behar dut lana gustatu zaidala nahiz eta nik irudi gehiago jarriko nituzkela.
Konklusio batera helduta, lan honi 8,75 bat emango nioke.ZORIONAK!!!
Julen Fernandez(Pala luzea binaka frontoi luzean)
Lehenego eta behin esan beharra daukat jokamolde honek nire gustuenetarikoa dela. Argi eta garbi dago datuak jasotzerakoan iturri desberdinak erabili dituztela eta gutxienez liburu bat erabili dutela informazioa jasotzeko, hain zuzen ere blogaren amaieran zehaztutako liburua. Bloga ondo antolatua eta txukun dago hala ere kontzeptu berri bat azaltzerakoan nik gehiago nabarmenduko nuen hau da, kontzeptu berri horren izenburua letra larriz idatzia edo letra handiagotuz baina lehen aipatu bezala, ondo antolatua eta argia da.
ResponderEliminarIKT-ren erabilera aipagarria da; izan ere bideoak eta argazkiak txertatu dituzue baina elkarrizketarik ez dago eta blog honetan primeran egongo litzateke jokamolde oso esagun bat delako. Nahiz eta hori ez agertzea, bideoak oso argiak dira. Ez dago zalantzarik guztiok parte hartu duzuela blogaren antolaketan nahiz lana egiterakoan.
Jokamoldearen egiturari dagokionez, zer esanik ez dago. Kontzeptu guztiak azaldu dituzue modu argi batean eta ez zarete asko luzatu. Gainera kontzeptuei lotutako bideoak lagungarriak izan dira hobeto ulertzeko.
Blog honek nire ustez 8,5eko nota merezi du. Zorionak!!!
JULEN SAGARBE
Blog honetan Lau t’erdiko jokamoldea landu dute, jokamolde ezagunenetariko bat dena. Horregatik informazio gehiena ikasleek jada bazekiten, vaina horrez gain liburu bat erabili dute informazio ezberdina lortzeko. Elkarrizketarik ez da ageri eta hori faltan botatzen dut. Aurkezpena oso argia da eta testua ordenatua eta zehatz ageri da. Jokamolde hau ulertzeko beharrezkoa dena agertzen da.
ResponderEliminarErabilitako bideo eta argazkiak oso interesgarriak eta onak iruditu zaizkit, bereziki bideoak haiek egin dituztelako. Takoak nola egiten diren oso argi geratzen da eta horrze gain, baita jokaldi ohikoenak zeintzuk diren. Gauza oso aberasgarri et desberdina iruditu zaidana kamera motelaren erabilera da, hau oso ondo dago eta jokalarien akzio eta mugimenduak ikusteko bikainak dira. Bideoetan bi taldekide agertzen dira, biak pelotan ibiltzen direnak, eta honek lanak erratu dizkie. Beste bi taldekideak agertzea ere ondo egongo litzateke.
Jokamoldearen egitura azaltzerako orduan oso argi uten dute dana. Jokamolde honen berezitasuna, frontoiaren zati bat bakarrik erabiltzen dela eta hau oso ondo azaldu dago eta erratasunez ulertzen da. Joko ekintza ere ondo dago adierazia, bai sake-errestoak, bai jokaldi ohikoenak. Horretan asko laguntzen dute egindako bideoek.
NOTA: 9
Ander Otaegi
Lau t'erdia nire ustez eskuz dagoen jokorik politena da frontoian, banakako esfortzua gehiago gustatzen bait zait taldeko lana baino.
ResponderEliminarBloga atsegina da irakurtzerakoan. Bideoak oso ondo daude, angelu ezberdinetatik, eta kamera geldoan(oso lagungarria), beraz IKT tresnak ondo erabili dituztela esan behar da.
Informazioa ondo dago, argi uzten du nola jokatzen den, nahiz eta beste jokamolde batzuekin alderatuz nahiko sinplea den. Agian denok lau t'erdia ezagutzeak ulertzerakoan errazten du.
Hasierako informazioaren zati bat gehiegizkoa iruditu zait, frontoi motzean sakea adibidez, 4tik 4-7 bitartean kokatu behar dela. Informazio hori ez da erabilgarria 4 t'erdirako.
Hala ere guztiz soberan ez dagoenez ez da akats larria
Nire kalifikazioa: 8.5
Martin de la Fuente